Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

ERREPUBLIKATIK GAUR EGUNERA ARTE

Diktadura frankistaren urteak (1939-1975)

Alderdi Sozialistak bere jarduerari eutsi zion klandestinitatean, bi helburu garbi lortzeko asmoz. Alde batetik, alderdia berrantolatzea, eta bestetik, nazionalistekin egindako akordioari eustea. Akordio horri esker, Eusko Jaurlaritzak 1960ra arte iraun zuen erbestean (urte hartan, krisialdi larrian sartu zen).

Hainbat alderdikidek egindako lanari esker, alderdiaren berrantolaketak arrakasta izan zuen. Pertsona horietako bat Ramón Rubial izan zen. Funtsezko eginkizuna bete zuen urte askotan zehar, bere indar guztiak alderdiari eskainiz.

1960ko hamarkadaren amaieran, alderdiaren egitura berritu egin zen. Erakundearen pisua barrualdera igaro zen, eta buruzagi-belaunaldi berri bat sortu zen. Euskal sozialismoan ere gauza bera gertatu zen.


Demokraziaren Berrezarpena

Euskal Herrian, demokraziarako trantsizioa Espainiaren gainerakoan bezala gertatu zen, baina horri ETAren terrorismoa gehitu behar zitzaion.

Erreforma Politikorako Legearen ondoren, eta 1977ko ekaineko hauteskundeak baino lehen, Alderdi Sozialistak “konpromiso autonomikoa” delakoa sinatu zuen. Autonomia lortzeko bide konstituzionalera jotzea esan nahi zuen konpromiso horrek.

Hauteskundeetan lortutako emaitza onengatik adoretuta, PSE-PSOEk (hori zen alderdiaren orduko izena) demokrazia eta autonomiaren berrezarpenera zuzendu zuen bere jarduera. Harrotasunez esan dezakegu, Espainiako Konstituzioa eta Autonomia Estatutua gogo bizi berberaz defendatu zituen euskal alderdi bakarra izan ginela.

Hainbat negoziazioren ondoren, 1978ko otsailean, Euskal Kontseilu Orokorra eratu zen Gasteizen. Ramón Rubial izendatu zuten lehendakari (zenbait bozketa eta gero, Juan de Ajuriaguerra hautagai nazionalista garaitu zuen). Une hartatik aurrera, garai demokratikoko Euskadiko lehen Lehendakariak gogor ekin zion lanari, euskaldunen autogobernu-nahiak asetzeko asmoz. Azkenean, sozialisten eta nazionalisten arteko akordioak fruituak eman zituen, nahiz eta UCD hasieran mesfidati agertu.

Prozesu konstituzionalaren ondoren, eta Estatutua idazteko negoziazioak amaituta, Estatutua erreferendum bidez onetsi zen 1979ko urriaren 25ean.


Gaur egun

Azken 25 urteak beren bizitasun eta garrantziagatik nabarmendu dira. Euskal Herriko politikari dagokionez, hiru etapa bereiz ditzakegu: Lehena, EAJren gobernu kolorebakarrarena; bigarrena, EAJ eta PSE-EEren arteko koalizioko gobernuena; eta hirugarrena, indar nazionalisten kontzentrazioko gobernuena.

Aldaketa horien aurrean, Alderdi Sozialistak bere printzipio guztiei eutsi die: ulermen politikoa, aurrerapena, egonkortasuna…Gure akatsak eta mugak ditugun arren, Euskal Herriko etorkizunarentzat ezinbesteko alderdia garela frogatu dugu une oro.

Gipuzkoarrek gure ibilbidea aitortu dute, beren konfiantza osoa Alderdi Sozialistarengan jarriz. Horri esker, azken hauteskunde probintzialetan, lurraldeko lehen indar politikoa bihurtu gara. Indar nazionalistek geroago egindako akordioen ondorioz, gaur egun oposizioan gaude. Eginkizun hori erantzukizunez eta erabakitasunez betetzen dugu, herritarrak kezkatzen dituzten arazoentzat irtenbideak proposatuz.

PSE-EE ordezko aukera da EAJren aurrean. Bere herri-proiektu aurrerakoi, autonomista eta euskaltzaleak segurtasuna, aurrerapena eta ongizatea ekarriko dizkio Gipuzkoari eta Euskal Herriari.

PSE-EE GIPUZKOA PSE-EE